Publicador de contenidos
Atrás

BALIARRAINGO OSTATUA KUDEATZEKO DEIALDIA

Izena emateko epea azaroak 8an amaitzen da

19·10·2022


HERRIKO OSTATUA KUDEATZEKO  DEIALDIA

 

Herriko ostatua kudeatzeko  deialdia  argitaratua dago eta interesa duenak izena emateko epea azaroaren 8ean amaitzen da .

 

Gaur egun herriko ostatua kudeatzen dutenek,  urriaren 31ean amaituko dute , eta beste asmoa batzuek dituztenez, deialdian ez dute parte hartuko .

 

Alde  batetik,  azken lau urte hauetan kudeatu duten Ixiar eta Amaiari eskerrak ematea geratzen zaigu eta ibilbide berrian  zorte ona izan dezatela  .

 

Beraz , Baliarraingo Udalak ,berriro  dei irekia egin du eta  azaroaren 8 arteko epea dago interesa duenak deialdian parte hartzeko .

 

Urriaren 18eko Tolosaldeko atarian iragarkia ere argitara eman da .

 

Zuen jakinetarako .

 

Baliarrainen , 2022eko urriaren 18ean .

 

Udalak                                                                                                   Baldintza plegua (fitxategiak atalean)