Publicador de contenidos
Atrás

Mugikortasun iraunkorra erakusketa

urriaren 19tik 25era

16·10·2020


Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea
Gaur egungo mugikortasun-ereduaren kultura-aldaketa bultzatzeko lanean dabil Tolosaldea. Gure eskualdean ibilgailu pribatuaren erabilera oso altua da. Azken datuen arabera, Tolosaldeko biztanleen joan-etorrien %54a autoz egiten da, eta biztanleko 0,64 ibilgailu ditugu; Gipuzkoa eta EAE mailakoa baino motorizazio tasa altuagoa da hau. Mugikortasun eredu honek, besteak beste, energia kontsumo ikaragarria suposatzen du.
Horregatik, egoera aldatu eta herritarren inplikazioarekin, garraio iraunkorrago batzuen erabilera sustatzea da eskualdeko erakundeen helburua. Hala nola, garraio publikoa, bizikleta, ibilgailu elektrikoak, etab. Zentzu honetan, eskualdean mugikortasunetik eratorritako energia kontsumoa nola murriztu aztertuko da datozen hilabeteetan.
Baina bide horretan ere planteatzen dira zenbait erronka. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira mugikortasun beharrak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Gaurtik aurrera eta urriaren 18ra arte, zortzi panelez osatutako erakusketa egongo da Tolosako San Frantzisko pasealekuan. Eta ondorengo egunetan eskualdeko beste zenbait herrietan ere izango da ikusgai:
- Baliarrain: urriaren 19tik 25era.
- Ibarra: urriaren 26tik azaroaren 1era.
- Zizurkil: azaroaren 2tik 8ra
- Altzo: azaroaren 9tik 15era
Eskualdearen mugikortasun-erronka nagusiak azaltzeaz gain, gurean nahiz kanpoan mugikortasunean jasangarri bat sustatzen duten esperientziak eta praktika onak ezagutara ematen ditu erakusketak. Espero dugu herritarrengan kontzientzia piztea gure mugitzeko ereduen inguruan eta eredu berriak barneratzen laguntzea, mugikortasun kultura berri baten alde, non pertsonak bizitzaren, ekonomiaren eta gure kaleen erdigunean jartzen diren.
Targazki argazkilari elkartearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera duzue erakusketa honetan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnartu eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.
Jarraian, argazki lehiaketako irabazleak zeintzuk diren adierazten da:
GAZTEEN MAILAN:
- Hirugarren postua: AMETS AZPILIKUETA.
- Bigarren postua: BEÑAT RODRIGO
- Lehenego postua: IZARO LOPETEGI
MAILA NAGUSIAN:
- Hirugarren postua: JOSE ANTONIO ABAIGAR
- Bigarren postua: JUAN DORRONSORO
- Lehiaketako irabazle nagusia: ELI MORENO. Patinetan izeneko argazkiarekin