Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ongi etorria eta eskerrik asko herri txiki honetako leihoa irekitzeagatik.

Leiho honen bidez, Tolosaldea eskualde barnean kokatzen den herri honen inguruko informazio osoa jaso dezakezu.

Tolosaldeko eskualdearen barruan egon arren, Goierri eskualdearekin muga egiten duen herria da.

San Juan izeneko eremutik hasi, 475 sestra kurbatik eta 175 sestra kurba arte jaisten da herria Aralar mendikatea bistaratuaz. Eta herriko inongo puntutik Txindokiren ikusmena ez da galtzen.

Txikia izan arren, ostatua, jolasparkea, oinez ibiltzeko guneak eta Ibiur urtegiaren itzulia egin dezakezu.

Gonbidatua zaude herria bisitatzera eta gustu handiz, zure iritzi eta ekarpenak jasoko ditut ondorengo email honetan: udala@baliarrain.eus

Eskerrik asko