Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskaraldia Baliarrainen

EUSKARALDIA BALIARRAINEN

2020·11·23


2020ko azaroaren 19an

EUSKARALDIA BALIARRAINEN

Kaixo, denoi!
Aurten ere iritsi da Euskaraldia! Euskararen bidean aurrera egiteko aukera. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko da.

Zuek baduzue zuen txapa?

BELARRIPREST: Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

Eta aurten, baita ARIGUNEAK ere. Baina zer da hori?

ARIGUNEA: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitzegiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak). Herriko ariguneak: Udala, Zartagi ostatua eta Haureskola.

 

BALIARRAINEN BAITA EUSKARAZ IRAKURTZEKO AUKERA ERE:

Euskaraldiko herriko dinamizatzaile eta Udalaren artean, goizero, Euskaraldiko egunetan Tolosaldeko Ataria buzoian jasoko duzue.

  • Tolosaldeko eta Baliarraingo berriak euskaraz.

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura hartzeko.

  • Eta euskarazko eskualdeko komunikabidea bultzatzeko.

Gure ekarpena egin nahi izan diogu Euskaraldiari zentzu honetan.

ONDO IZAN!

*Harpidedunak bazarete aurretik, deitu udalera zuen etxean ez uzteko mesedez.