Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Ongi etorri Baliarraingo udalaren webgunera eta eskerrik asko herri txiki honetako leihoa zabaltzeagatik. Leiho honen bitartez, herri honen inguruko hainbat informazio esanguratsuren berri izan dezakezu.

 

Baliarrain Tolosaldearen parte izan arren, Goierri eskualdearekin muga egiten duen herria da. Herrigunean ostatua, jolasparkeak, liburutegia, pilotalekua… aurki ditzakezu. Herrigunetik aldenduz, aldiz, San Juan eremuaz edota Ibiur urtegiaren inguruko ibilaldiaz goza dezakezu. Baita herriko basoetan zeharreko 3 mendi bueltetaz ere, Aralar mendikatea bistaratuz.

 

Gonbidatua zaude herria bisitatzera, besoak zabalik jasoko zaitugu. Zure iritzi eta ekarpenak, aldiz, udala@baliarrain.eus emailera bidal ditzakezu eta gustu handiz jasoko ditut.

 

Eskerrik asko

Ugaitz Garmendia Aurkia