B@KQ Txartela
Administrazioarekin internet bidez harremanetan jartzeko B@kQ zerbitzua
B@kQ, Identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da. Oso erabil erraza da eta administrazioarekin (Udaletxea, Diputazioa, Jaurlaritza, Osakidetza,…) telematikoki harremanetan jarri, kontsultak egin, ziurtagiriak atera, e.a. egiteko aukera ematen du.
B@kQ lortzeko, Udaletxean eskaera egin dezakezu eta horretarako aurkeztu behar duzu:
- N.A.N.
- Telefono mugikor zenbaki bat.
- Posta elektroniko bat.
Eskaera egin ondoren, eman beharreko pausoei buruz Udaletxean bertan informatuko zaituztegu.
Beraz, B@kQ ateratzea animatu nahi zaituztegu, lortu erraza eta eskaintzen dituen abantaila eta onurak interesgarriak direlako