Monumentuak
Monumentuak
Baliarrain lur-eremu maldatsu batean zutitzen da, Altzaga mendiko tontorretatik Ibiur errekastoraino jaisten den maldan. Udalerri ttiki hau Orendain, Gaintza, Altzaga eta Legorreta herriek inguratzen dute. Erdi-mendiko eremuan herr iska-gune usu horietakoa da; Gipuzkoako historian zehar gertatu diren biztanlego-migrazioen lekuko. Kokaguneari begiratzen badiogu, Aralarko mailo-hegiaren babesean, antzinako kuIturen eta historiau rreko aztarnategien eremu, Baliarrain Oria ibarreko lurren behe ertaroko jabeketarako erdibideko mailan lekutzen da. Testuinguru hau izan daiteke talde honen sorlekua, oraintsu arte, bete-betean, inguruko lur-mendien ustiapenera emana. XIV. mende erdialderako bazen, iada, parrokia txiki bat; horren berri Gaztelako Enrique Il.ak onetsitako Itune-eskritura batek ematen du eta ondorioz Orendain eta Ikaztegietarekin batera Tolosakoarekin herrikotu ziren. Gertakari honek ez zuen nork bere lurrak antolatzeko eskubideen galerarik ekarri eta honenbestez, Baliarraingo biztanleen esku jarraitu zuten ekonomiaadministrazioak, mendien ustiapenak e.a. guztien intereseko gastuak ordaintzeko konpromezua baizik ez zutelarik. 1615ean Erret Ogasunaren egoera beltza ikusita 1300 dukaten truke Felipe III. Erregearengandik hiribildu titulua eskuratu zuen. Titulu honek independentzia ekarri zion eta honekin batera zergapeko obligazioen areagotzea. Gastuak gutxitzeko bide gisara Biltzar Nagusi eta Partikularretara Altzo, Abaltzisketa eta Amezketarekin batera -Amezketako Batura-, ordezko bakarra bidaltzeko erabakia hartu zuen. 1967an Orendain eta Ikaztegietaren eskutik lruerrieta udalerriko atal bilakatu zen. Multzo hau orain gutxi desegin da.
Apaizetxea, Jasokundeko Andra Mariaren parroki-eliza
Hogeitamarren bat etxek osatzen dute Baliarrain herria. Hauetarik gehienak Eliza ondoan edota lbiur auzoan daude lekuturik. Lehenengo multzo hau Altzagamendiko saihetsean biltzen da, bigarrena berriz ibar estuaren barrenalde batean, administratiboki Orendainekin zati-banatuaz. Hementxe dago Baliarraingo Errota , egun erabilpenik ez badu ere azpiegitura hidraulikoarieusten diona. Eraikuntzak baserri erakoak dira, oinplano angeluzuzeneko baserria delarik nagusi, teilatua bi isurkikoa, bi solairu eta ganbara dituena. Mimendik bezala beste batzuek ere, tradizio tankerako bordak dituzte alboan. Ondo zaindutako arkitektura eredurik ere bada, Lopetedi esaterako .Honek oinetxe titulua du eta honenbestez, fatxada nagusian bertako armarriak egiten du buru. Lopetedi baserria. Elizak ere baserri tankera hartzen du; gainera beste garai batzutako xehetasun adierazgarriak ere gorde ditu . Fatxada nagusian bikoizturiko bi leiho pare daude. Bi hauetariko baten giltzarrian J.H.S. (Jesus Homo Salvator) anagrama dago idatzirik. Besteko ikurrak berriz, Gurutzetik jaitsierari dagozkio. Leiho hauek sarrera-ate xume bati ematen diote leku. Dobela ederreko arku zorrozpean zabaltzen da. Atzeko fatxadan ere leiho bikoiztuak ditugu, nahiz eta hemen bakarrak erakusten duen dekoraziorik. Absidearen ondoan, fatxada berean, ganga baten abiaguneak ikusten dira, ustez gaur egun esistitzen ez den alboko kapera baten estalgarri izan zitekeena. JasokundekoAndra Mariaren Parroki-Elizak baditu gainera barnekaldean tailaturiko hainbat ganga-giltzarri, XVIII. Mendeko bataiarria e.a. Eliza parean, bidean beste aldean, apaizetxea lekutzen da, arduraz egindako eraikuntza; Lopetedi baserriarekin badu nolabaiteko antzekotasunik.
Lopetedi baserria
Lopetedi Baliarraingo baserria da, landagunetik hurbil dagoen bizkar batean kokatua. Jatorria XVI. mendean du gutxienez. 2005eko irailaren 23ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak:
Oin laukizuzeneko eraikin bat da (18 m x 16 m), harlangaitz zarpeatuko perimetro-paretak ditu, eta gris zurixka kolorekoa da; era berean, harlanduzko eskantzuak eta lau isurkiko estalkia ditu.
Kanpoaldea
Fatxada nagusiak (ipar orientazioa), puntu erdiko bi arku dobelatu ditu, harlanduzko inpostek inguratutik. Behe-solairuaren eta lehenengo solairuaren artean platabanda ikus daiteke, fatxadaren horma osoa hartuz. Horren gainean lau hutsune daude (leihoak), harlanduz inguratuak eta, horien gainean, lehen aipatu den platabandaren antzeko beste bat dago; ganbara bereizteko balio du. Platabanda horren gainean dago armarria, fatxadaren ardatzean eta horma piko laburraren erdian hain zuzen. Armarriaren bi alboetara daude ganbarako lau leiho txikiak; leiho horiek harlanduz inguratuta daude eta lehen aipatu diren lehenengo solairuko leihoen parean eta ardatzetan daude kokatuta. Teilatupeko teilatu-hegalak kasetoiz apainduta daude. Ekialdeko fatxadaren behe-solairuan bi leiho daude; lehen solairuan lau leiho; eta ganbaran hiru leiho txiki eta estu daude, teilatupean. Albo honetako teilatu-hegalak ere kasetoiz apainduta daude. Hegoaldeko fatxadan bi ate daude, ateburudunak eta harlanduz inguratuta. Lehen solairuan lau leiho daude, harlanduz inguratuta eta karel txikiekin, lehen solairuan kokatuta daudenen antzekoak. Ganbaran lau hutsune txiki ikus daitezke (leihoak), teilatupean, eta leiho berrien arteko espazioak ixteko oholtza bat dago; lehen deskribatu diren hutsuneekin ilaran daude eta lehengo ardatzarekin bat datoz. Mendebaldeko fatxadan ez da behe-solairuko pareta ikusten, baina simetrikoki kokatutako hiru kuku-leiho ikus daitezke. Lehen solairuan bi orriko egurrezko ate bat duen ate handi bat ikus daiteke, eta bina leiho daude albo bakoitzean, hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan deskribatu direnen antzekoak. Ganbarara sartzeko hormigoizko arrapala bat dago. Teilatupean ere oholtza bat ikus daiteke.
Barnealdea
Iparraldeko fatxada nagusitik sartzen da eraikinera, karrerape bat zeharkatuz; karrerape hori eraikinaren lehenengo hormarteraino iristen da. Erdialdean arku beheratu bat dago, karrerapea bi zati berdinetan bereizten duena. Behe-solairuaren barruko bi alboetara sartzeko bi ate ateburudun ikus daitezke, harlanduz inguratuak, hain zuzen lehenengo hormartea amaitzen den hormaren gainean. Albo bakoitzean zutabe bana daude, harlanduzkoak eta sekzio karratua dutenak. Lopetedi baserriaren barrualdean karga-horma bat dago, ipar-hego noranzkoan; karga-horma horrek bereizten du eraikina bi zati berdinetan. Eraikinaren zati bakoitzean, lehen solairutik estalkiraino, bina osoko zutabe daude. Mihiztaduretan sartutako besoek laguntzen diete zutabeei eta arotzeria-ukituak ikus daitezke. Zurezko estalkia perimetro-pareten gainean dago, zenbait habe handik eusten dutelarik. Habe horiek XVI. mendeko baserri gotiko zaharraren habeak dira eta habe etzan gisa erabili dira. Teilatuan, lau angeluetan, gapirioak eta goihabeak ikus daitezke. Ekialdeko, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxadetara itsatsitako zatiak eta baserriaren ipar-ekialde noranzkoan dagoen eraikin-etxebizitza ez dira monumentuaren zati gisa ulertu.jatorrizkoak dira.