Plan orokorra botoiakin

Baliarraingo Hiri Antolaketako Plan Orokor berria (HAPO)

 

Etorkizuneko Baliarrain eraikiz

Baliarraingogo Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua abian jarri du. Gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza plan bat da eta Baliarrainen garapena diseinatzeko helburua izango du. Herritarrekin batera osatuko da Baliarrain hurrengo urteetan nola garatuko den marraztuko duen dokumentua.

Honen bitartez, Baliarraingo udalerri osoan dagoen lurzoruaren erabilpena, haren balizko eraldaketa eta eraikuntza, nahiz eraikin eta instalazioen erabilera, kontserbazioa eta birgaitzea arautuko dira.