Tramiteak on-line
Tramiteak on-line
INPRIMAKIAK JAITSI
Udalera edo udal bulegoetara joan beharrik ez duzu bila zabiltzan dokumentua eskura dezazun.
Nola erabili: hemen aurkituko duzu tramite bakoitzari dagokion inprimakia. Jaitsi, bete eta udalean aurkeztu dezakezu.
UDALAREKIN HARREMANA ON-LINE
Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Baliarraingo Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKO en tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.
Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.
Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;
Nola erabili: sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:
- IZENPE TXARTELA eskuratu:
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Doanekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke. - Gakoa eta pasahitza eskuratu:
Udaletxeko bulegoetan eskatu behar da, norbere identifikazioa jasoko duen hitzarmen bat sinatuz.